
BILATZEN DITUGU
Notaria zerbitzu zabala eskaintzen dugu, enpresa nahiz partikularrentzat.
AKTAK
Notarioak hautematen dituen aferen konstantzia uzteko balio dute Notario-aktek. Notarioaren jardunak inpartziala izan behar du, interes partikularrak alde batera utziz.
FAMILIA ZUZENBIDEA
Familia Zuzenbidea familia osatzen duten kideen arteko harreman pertsonalak eta ondarezkoak arautzen dituen arau eta instituzioen multzoa da, euren artean eta hirugarrenekiko.
HIPOTEKA ZUZENBIDEA
Hipoteka Zuzenbidea hipoteka-mailegu batek izan ditzakeen egoera juridikoak arautzen dituen arau eta instituzioen multzoa da, kontrataziotik hasi eta azken edo aurretiazko kitapenera arte.
HIGIEZINEN ZUZENBIDEA
Higiezinen Zuzenbidea ondasun higiezinek jasaten dituzten eguneroko egoerak eta pertsona eta enpresekin dituzten harreman juridikoak arautzen dituen arau eta instituzioen multzoa da.
LEGITIMAZIOAK
Sinaduren legitimazioek dokumentu zehatz batean sinatzailearen nortasuna, datuak eta sinaduraren data egiaztatzeko balio dute. Benetan, sinadura baten notario-legitimazioa oso jarduera erraza da, Notarioak egiten duen gauza bakarra sinadura bat pertsona batena dela ziurtatzea da.
MERKATARITZA ZUZENBIDEA
Merkataritza Zuzuenbidea, enpresa-zuzenbidea edo sozietate-zuzenbidea enpresen eta horietan lan egiten duten pertsonen eskubideak, harreman juridikoak eta jokabidea arautzen dituen arau eta instituzioen multzoa da.
NOTARIO AHALORDEAK
Notario ahalordeek pertona bat modu formal eta seguruan baimentzeko edo izendatzeko balio dute, gure izenean jardun dezaten. Eguneroko jardunean oso ohikoak dira, eremu profesionalean zein pertsonalean erabilgarriak direlako.
POLIZAK
Notario-polizek hitzartutakoa zuzenean judizialki betetzea exijitu ahal izateko balio dute, aldez aurreko probatorio fasetik igaro beharrik gabe. Merkataritza edukia soilik duten dokumentuak baino ez dira polizetan esku hartzen, alde bakarrak idatzita eta alde kontratatzaileetako batek estandarizatuta.
OINORDETZA ZUZENBIDEA
Oinordetza edo testamentu zuzenbidea pertsona baten heriotzaren ondorioz dituen ondasun, eskubide eta betebehar guztien eskualdaketa arautzen dituen arau eta instituzioen multzoa da.
NOTARIO TESTIGANTZAK
Testigantzak edo Notario konpultsak jatorrizko dokumento baten kopia bat lortzeko balio dute. Notario aurrean erakusten den jatorrizko dokumentuaren erreprodukzio zehatza da. Notarioak bermatzen du testigantza hori jatorrizko dokumentuaren erreprodukzo fidela dela eta, beraz, frogabalio osoa duela.
BILERA GELAK
Gure izapideak egin ahal izateko bost gela ditugu.





HURBILDU
Askatasunaren Hiribidea, 10, 4º,
20004 Donostia, Gipuzkoa
20004 Donostia, Gipuzkoa